XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
(...) ustekabean Said etorri zait albora.
Gero, Akelarreri zerbait xuxurlatu ondoren, oinetakoak erantzi eta tapizean eseri da.
Eseri berritan, batere gizalegerik erakutsi gabe, gustura asko tea hartuko nukeela esan diot, eta nik ez dakit bera konturatu den ala ez, baina nik azken une delizios horiek Naimarekin bakarrean igaro nahi nituen. Barkatu, Said.
Muezinaren ilunabarreko otoitza zabaldu denerako, musu batek baino gehiagok zeharkatua zuten gure zeru puska, gure distantzia laburra, eta Said tearekin etorri denerako nire egarria guztiz asetua zegoen, nire bihotza guztiz gozatua, eta hotz ez ote nintzen galdegin didanean, nik ezetz erantzun diot.
Kiskaltzen nengoen eta!
Uste dut gaurko azken hitzak idazten ari naizela.
Saidekin Asniko azokari buruz solasean ari ginela, bat-batean
Une batez Said eta bion begiradak gurutzatu dira eta bera deabruak hartua bezala irten da.
Bai, inondik ere Ali mandazainaren deiadarra da, eta Alirekin batera ama, aita eta Hassan etorriko dira.
Bai, ilunbistan bada ere, dagoeneko hurbiltzen ikusten ditut.
Negargura datorkit.
Berriro ere zalantzak eztenka ditut: ez dakit zapatilak oin egokietan ote ditudan, ez dakit gurasoen errealitatea nire irrealitatea estaltzera ez ote datorren...
Herrixkako haurrak
Bat-batean hotza sentitzen hasi naiz (...)